Itxi

Eleberria

Toti Martinez de Lezeak pasioari ekin dio 'Itahisa' eleberrian

Arabako idazleak eleberri historikoa albo batera utzi eta amodiozko pasioari buruzko eleberria argitaratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Toti Martinez de Lezea idazleak albo batera utzi du eleberri historikoa "Itahisa" azken lanean eta amodiozko pasioari ekin dio. Bizkaia eta Tenerife artean kokatu du lana eta Arabako egileak "literatura literaturaren plazer hutsagatik" aldarrikatu du

Toti Martinez de Lezeak Donostian egin du "Itahisa" (Erein) eleberriaren aurkezpena eta XIX. mendeko izen handiak ekarri ditu gogora, tartean Zola, Balzac edota Víctor Hugo. Idazlearen ustez, horiek ez ziren "testigantza handiak" ematen saiatzen, idazkeraren beraren balorea goraipatzen zutelarik. Horrela, Martinez de Lezeak "fikziozko" korapiloa eta pertsonaiak erabili ditu: 1800 eta 1805 urteen bitartean kokatu du, aurreko iraganera etengabeko jauziekin.

Azaldu duenez, hamaika arrazoi daude amodioa eta pasioa eleberri horren ardatz izateko. Gutxi barru itzuliko dute euskarara. "Pasioa maite du", adierazi du, eta baita XIX. mendeko literatura ere bai.

Guztiaren eta guztien inguruan idatzi daitekeela azaldu du, amodiozko istoriotatik hasi eta umeen liburuetaraino. "Hauetako egun batean eleberri beltzarekin hasiko naiz", esan du.

Bideoak (1)