Itxi

Eleberria

Bere kantuetan ohi duen modura, 'Esan eta egin'

Gatibu taldeko abeslariak lehen eleberria plazaratu du Baga Biga diskoetxearen eskutik. Bere hizkera zuzena ez da aldatu paperean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Alex Sardui Gatibu taldearen abeslariak bere lehen eleberria aurkeztu du. "Esan eta egin" du izenburua; eta bere kantuetan ohi duen modura, hizkera zuzenaz kontatutako istorioa da.

Diskoa beharrean, liburua dakar gaur eskuartean Alex Sarduik. "Esan eta egin" eleberria idatzi du.

Lau laguneko kuadrilla du protagonista 1960 inguruan Euskal Herrian kokatutako fikziozko istorioak. Bizkaieraz mintzo da gernikarra Gatibu taldean. "Esan eta egin" eleberrian berriz, euskara batua du ahotan. Bere hizkera zuzena ordea, ez da aldatu paperean.

Alex Sarduik hitzekin egiten du jolas abestietan; eta bere lehen liburuan ere entzun daiteke musika.

Aspaldian, barruan zuen historia kontatzeko garaia etorri zaiola aitortu du. Hori bai, ez du oraindik idazletzat bere burua jotzen.

Alex Sarduik azpimarratu du literatura konplikatua egiteko joera dagoela azken aldian eta berak literatura irakurterraza egin nahi izan du, literatura mota hori faltan botatzen duelako.

Baga Biga musika zigiluak, Gatiburen zigiluak plazaratu du Alex Sarduiren lehen eleberria eta hauxe da gainera Baga Bigak argitara emandako lehen liburua. Ritxi Aizpuru zigiluko arduradunak dio dena etxekoen artean egin dutela.

Bideoak (1)