Kargatzen...
Itxi

Liburua

Bernardo Atxaga, genero guztietatik kanpo 'Nevadako egunak' lanean

150 pieza elkarri erantsiz eraikitako lana da 'Nevadako egunak'. Genero jakin batetik kanpora idatzi du idazle asteasuarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Nevadako egunak" du izenburua Bernardo Atxagaren azken liburuak, eta genero jakin batetik kanpora, pieza ezberdinak elkarri erantsiz eraikitako lana da.

Nevadan 2007tik 2008ra bitartean egindako egonaldiarekin hasten da dena. Eta horrela datoz oroitzapenak, jaioterrikoak, gaztetakoak... eta haien atzean dagoena.

Liburuaren azalak bi plano horiek irudikatzen ditu: Nevadako paisaiaren gainean, aitak egindako haurtzaroko sofa, eta haren esanahia. Biografikotik asko dauka liburuak. Familia oso presente dago. Autorea askatu egin da.

250 pieza omen zeuzkan, eta horietatik 150 sartu ditu liburu honetan. Jatorri ezberdinetako piezak koloreekin bereizten ditu. 2007koa da lehen pieza, eta duela hamabost egun bukatua azkenengoa.

Inprimategitik atera berri-berria, aurkeztu du Bernardo Atxagak bere azken obra "Nevadako egunak" Pamiela argiteletxearen eskutik. Genero jakin batean sailkaezina den obra egin nahi izan du, biografiatik eta fikziotik badu Estatu Batuetako Nevadan izandako bizipenek eragindako lan honek.

Genero konzeptutik ihes egin nahi izan du Atxagak, are gehiago bizitakotik, esperientziatik datorkionaz baino ez zaiola interesatzen idaztea azpimarratu du, beraz helburu formal handirik gabe eraiki du liburua, apunteak, albiste puskak, oroitzapen eta sensazioak biltzen joan da hainabt eta hainbat pieza idatziz, azkenean hauetako 150 bildu ditu liburuan.

Hainbeste pieza heteroklito biltzen duen liburuari batasuna, trinkotasuna ematen dioten hainbat elementu aurkituko ditugu, batetik kronologia, halanola, oturuntzak eta bestetik zeharka behin eta berriz agertzen diren elementuak, desertua, basazaldiak eta abar. Ia 500 orrialdetan kontatzen ditu Bernardo Atxagak "Nevadako egunak"

Bideoak (1)