Itxi

Heriotza

Jose Emilio Pacheco idazle mexikarra hil da

Erredakzioa

Besteak beste "Las batallas del desierto" eta "Morirás lejos" eleberriak eta "Irás y no volverás" eta 'No me preguntes cómo pasa el tiempo' poema liburuak idatzi zituen gizona hil da, 74 urte zituela.

Jose Emilio Pachecho. Argazkia: Efe.

Jose Emilio Pacheco 2009. urtean Cervantes saria bereganatu zuen idazle mexikarra hil da, 74 urte zituela, Laura Emilia Pacheco alabak iragarri duenez.

Pacheco larunbatean ospitaleratu zuten, Mexiko Hiriko ospitale batean, eta erorikoa izan zuela adierazi zuten orduan.

Oihartzun handia izan duten bere lanen artean, hauek daude: 'Las batallas en el desierto', zinemarako egokitu zutena, 'El principio del placer', 'El viento distante' eta 'Morirás lejos' eleberriak eta 'Los elementos de la noche', 'Irás y no volverás' eta 'No me preguntes cómo pasa el tiempo' poema liburuak.

Enrique Peña Nieto Mexikoko presidenteak samina erakutsi du idazlearen heriotzaren aurrean, Twitter sare sozialaren bidez.