Saria
111 Akademiako kideek 'Kristalezko begi bat' saritu dute
Erredakzioa
Literaturazaleen elkarteko kideen ustez, "Kristalezko begi bat" Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren eleberria izan da iazko obrarik onena.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Kristalezko begi bat Miren Agur Meaberen eleberriak (Susa argitaletxea) jasoko du 111 Akademiaren 2013ko saria.
Hiru txandatan bozkatu dute akademiakideek. Lehenengo txandan, 2013an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zieten 193 akademiakideei, eta, lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen % 30 lortu zituen obrarik egon ez zenez, beste bi txanda egin zituzten.
Azken bozketan, Kristalezko begi bat (Miren Agur Meabe) eta Gure Jerusalem galdua (Aingeru Epaltza) izan dira finalistak, eta Meaberen eleberriak jaso ditu boto gehien; aurreko bi txandetan ere Kristalezko begi bat izan zen boto gehien jaso zuena.
Saria maiatzaren 8an emango diote, Urnietako Sarobe arte eszenikoen gunean, 19:30ean.