Kargatzen...
Itxi

Osteguna, 19:00etan

Jarraitu zuzenean Euskadi Literatura Sarien banaketa ekitaldia

Erredakzioa

Cristina Uriarte Kultura sailburuak banatuko ditu sariak gaur, osteguna, 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian. Ekitaldia eitb.eus-en ikusi ahalko da, zuzenean.

Bernardo Atxaga, Idoia Estornes, Harkaitz Cano, Iñigo Roque, Maite Gurrutxaga, Joseba Gabilondo eta Jon Juaristi idazleek Euskadi Literatura Saria jasoko dute gaur, osteguna, 19:00etan, Bilboko Kafe Antzokian egingo duten ekitaldi batean. eitb.eus-ek zuzenean eskainiko du banaketa.

Bernardo Atxagak euskarazko literaturaren arloko saria irabazi du, Nevadako egunak lanagatik, eta Idoia Estornesek, berriz, gaztelaniazkoa, Cómo pudo pasarnos esto liburuagatik. Gainerako irabazleak Orkestra lurtarra Harkaitz Canoren lana (haur eta gazte literatura), Iñigo Roquek Gauzen ordena naturala Antonio Lobo Antunesen lanari egindako itzulpena (euskarazko literatura itzulpena) eta Maite Gurrutxaga (ilustrazioa) izan dira. Saiakera arloan, Joseba Gabilondok (New York-Martutene) eta Jon Juaristik eskuratu dute.

Banaketa ekitaldia, 19:00etatik aurrera, eitb.eus-en.

Albisteak (2)