Heriotza
Eduardo Galeano uruguaitar idazlea hil da
Agentziak | Erredakzioa
Amerikaren eta gizakiaren zauriei idatzi zien idazlea Montevideon jaio eta 74 urtera hil da.
Eduardo Galeano uruguaitar idazle eta kazetaria ("Ispiluak", "Las venas abiertas de América Latina"...) Montevideon hil da, 74 urte zituela, Siglo XXI argitaletxeko arduradunek baieztatu dutenez.
Galeanok oso prosa berezkoa erabili zuen, eta ohiko generoen arteko mugak lausotu zituen, prosazko testu liriko literarioetan historia, etnografia, politika eta kazetaritza nahasiz.
“Las venas abiertas de América Latina” lanaren egilea “gaixorik eta ospitaleratuta” zegoen, duela zenbait egunetik. 74 urte zeuzkan, Uruguaiko Kultura Ministerioak argitu zuenez.
Familiako ordezkariek adierazi dutenez, Galeano Montevidoko ospitale batera eraman zuten, azken egunotan osasunak okerrera egin baitzuen. 2007an, ebakuntza bat egin zioten, biriketako minbizia baitzuen.
Testu argitaragabe bat bukatuta zeukan, eta hil eta gero argitaratzea eskatu zuen. Siglo XXI argitaletxeak kaleratuko du, maiatzean seguru asko.
"Istorio-ehiztaria"
14 urterekin hasi zen kazetaritza Galeano, karikatura politikoak eginez. “Marcha” astekariaren erredakzioburua (1961-1964), “Epoca” egunkariaren zuzendaria (1964-1966) eta Uruguaiko Unibertsitatearen argitaraldien zuzendaria izan zen.
1966an Buenos Airesen erbesteratu zen, eta 1976an Bartzelonara aldatu zen. 1985ean itzuli zen Bartzelonara, demokrazia berrezarritakoan.
Iritziak sutsuki defendatzen zituen, eta idazteko jardunbidean ez zuen mugarik hartzen Galeanok. Kazetari eta idazleak ahotsik ez zeukatenen mezuen bozgorailu jardun zuen: gobernu militarren biktimak, txiroak, natura... Hitz soilak eta ironia apur bat ziren bere sekretua.
"Dena hor dago. Eskuak eta begiak ondo garbiturik irteten naiz kalera egunero, ahots sekretuak entzun kolore ezkutuak deskubritzeko. Istorio-ehiztaria naiz, ahots-entzule bat", esan zuen 2004an.