Literatura aldizkaria
Angela Figuera, Zurgai aldizkariaren azken zenbakian protagonista
Erredakzioa
Blas de Otero eta Gabriel Celaya idazleekin batera, ''gerraosteko euskal triunbiratu'' izenez ezaguna den taldea osatu zuen.
Angela Figuera (Bilbo, 1902-Madril 1984) idazlea da protagonista Zurgai, Poetas por su pueblo. Euskal Herriko Olerkiaren Aldizkariaren azken zenbakian.
Gerraosteko Lehen Belaunaldiko kide, garai hartako ''''euskal triunbiratu'''' taldeko hiru idazleetako bat da askorentzat, Blas de Otero eta Gabriel Celaya egileekin batera. Egonezin sozial handia eta barne mundua aditzera emateko indarra erakutsi zituen bere lanetan. Baina, amatasuna ikuspuntu global batez besarkatzeko gaitasuna izan zen Figueraren poesiaren ezaugarri nagusiena. Seme-alaba guztien ama eta sema-alaba guztientzako ama izan zen bilbotarra.
Mujer de barro, Los días duros eta Belleza cruel dira bere lan garrantzitsuenetako batzuk, Zurgai aldizkariaren azken alean aztertu dituztenak. Bi egilek bakarrik lortu dute poesia aldizkari beterano honetan birritan protagonista izatea:&' || 'nbsp;Blas de Oterok eta Angela Figuerak (lehen aldiz 1987an aztertu zuten emakume bilbotarraren lana Zurgain).