Itxi

Pazko Astelehena

Euskal literaturarekin hitzordua, Sarako Idazleen Biltzarrean

Erredakzioa

Urtero, euskaltzale asko biltzen dira Pazko Aztelehenez Saran, Euskal Kultur Erakundearen Biltzarrean. Aurten Eñaut Etxamendi eta Alexandre De la Cerda omendu dituzte.

Pazkoa Astelehenean, Euskal Herriko argitalpen munduak eta mugaz bi aldeetako euskaltzale askok hitzordua izaten dute urtero Saran. Bertan Euskal Herriko Idazleen Biltzarra egiten dute, Sarako Turismo Bulegoak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatuta.

27.edizioa honetan Eñaut Etxamendi eta Alexandre De la Cerda idazleak omendu dituzte, eta, ohi bezala, argitaletxeek beren nobedadeak aurkeztu dituzte. Euskaltzaindia ere urtero joaten da Sarara, eta hor bere azken argitalpenak erakusten ditu. Aurten, lau liburu aurkeztuko ditu: Gratien Adema ''Zaldubi'' egilearen bi lan ( Kantikak eta Prediku zenbait. Hazparnen eginak lanak), Jesü Kristen Imitazionea izeneko argitalpena (1757), Martin Maisterren itzulpenarekin; eta Euskararen Lekukoak bildumako Birjinia, edo donceil christaba.

Bideoak (1)