Ipuin lehiaketa
Gabriel Aresti saria: Ignacio Ferrando eta Xabier Etxaniz irabazle
Redacción
Ferrandok gaztelerazko saria lortu du, 'Mathilda y el hombre del tiempo' lanarekin. Etxanizek hirugarren aldiz eskuratu du euskarazkoa, oraingoan 'Hogeita hamaika egun Londresen' ipuinarekin.
Xabier Etxaniz Rojo (Donostia, 1971) idazlearentzat hirugarren Gabriel Aresti saria da hau. 2000 eta 2001.edizioetan lortu zituen aurreko bi sariak, euskarazko sailean. Aurten Hogeita hamaika egun Londresen lanarekin gailendu da. Bestalde, Madrilen bizi den Ignacio Ferrando Perez asturiarrarentzat (Trubia, Asturias, 1972) izan da gaztelerazko saria. Mathilda y el hombre del tiempo ipuinarekin lortu du. Bakoitzak 4.100 euro lortu ditu.
Gaztelerazko kategorian Luisa Etxenike, Enrique Gutierrez Ordorika, Julia Otxoa, Maria Eugenia Salaberri eta Jose Luis Urrutia izan dira epaimahaian. Euskarazko lana hautatzeko, aldiz, Katixa Agirre, Goizalde Landabaso eta Kepa Murua izan dira epaimahai, besteak beste.
Guztira 572 lan aurkeztu dira lehiaketara (55 euskaraz eta 517 gazteleraz). 16 herrialde ezberdinetatik aurkeztu dituzte ipuinak, tartean Argentina, Estatu Batuak., Mexiko, Frantzia, Kolonbia, Tailandia edo Japonia bezalako lurraldeetatik.