Itxi

Ilustrazioa

Euskadi, protagonista FICOMICen

Erredakzioa

22 euskal marrazkilari izango dira igandera arte Bartzelonako komiki azokan, ohorezko gonbidatu gisa. Genero honetako euskal aldizkaririk adierazgarrienak bertan daude ikusgai.

Igandera arte, 22 euskal komikigile izango dira Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokan, ohorezko gonbidatu gisa. Euskal komikigintzak 150 metro karratuko stand berezia dauka bertan, eta genero honetako euskal aldizkaririk adierazgarrienak bildu dituzte Kataluniako hiriburuan. Bartzelonan dago ere Getxoko Komiki Azoka, komiki arloan Euskadiko hitzordu nagusiena. Espainiako komiki azoka garrantzitsuena da Bartzelonakoa, eta Europanbigarrena.

Euskadiren guneak hiru atal ditu, eta hiru espazio horietatik handienean Bartzelonako&' || 'nbsp;Azokan gondidatu gisa parte hartzen duten 22 komikigileen lanak ezagutarazten dituzte. Horien artean ditugu izen handiko marrazkilariak zein belaunaldi berrietako ilustratzaileak ere: euskal aldizkarietako izen ezagunak, baina baita Espainia mailan zein nazioarteko esparruan lanak argitaratu dituzten profesionalak ere:&' || 'nbsp;Borja Crespo, Javier de Isusi, Raquel Alzate, Santi Orue, TMEO aldizkariko marrazkilariak eta Santiago Valenzuela, besteak beste.

Informazio gune eta liburutegia da hirugarren espazioa, eta bertan ikusgai daude Euskadiko aldizkari eta argitalpenak.

Komiki arloko 30 euskal profesionalen lana sustatzeko, katalogo berezia sortu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ilustratzaileek Elkarteak. Bertan bildu dituzte, iruditan, hainbat egileren lana, tartean Elena Odriozola, José Ibarrola, Patxi Peláez, Mauro Entrialgo eta Aitziber Alonso profesionalen marrazkiak.

Bideoak (4)