Ilustrazioa
Euskadiko komikirik onenak, FICOMIC azokan ikusgai
Erredakzioa
22 euskal marrazkilari izan dira Bartzelonan, ohorezko gonbidatu gisa. Aurtengo edizioan Pellejero, Antonio Altarriba eta Astiberriren 'El juego de la luna' lana saritu ditu azokak, besteak beste.
Euskal komikia izan da protagonista Bartzelonako Nazioarteko Komiki Azokan, 22 euskal komikigile baitaude egunotan FICOMICen, ohorezko gonbidatu gisa. Igandera arte, euskal komikirik onenak izan dira ikusgai Bartzelonan.
Espainiako azoka nagusienak ostiralean eman zituen aurtengo komiki sariak, eta bertan bi izen gailendu ziren: Pellejero eta Altarriba. Ruben Pellejero kataluniako marrazkilariak Azokaren Sari Nagusia eskuratu du; Antonio Altarriba eta Kim egileek osatzen duten bikoteak, aldiz, Espainiako lanik onenaren saria lortu du, El arte de volar eleberri grafikoarekin.
Joker liburudenda eta Borja Crespo saririk gabe gelditu dira, baina Astiberri euskal argitaletxearen El juego de la luna lanak bi sari lortu ditu: espainiar egiledun lanik onenarena eta espainiar gidoilaririk onenarena.
Euskadi, ohorezko gonbidatua
Euskal komikigintzak 150 metro karratuko stand berezia izan du bertan, eta genero honetako euskal aldizkaririk adierazgarrienak bildu dituzte Kataluniako hiriburuan. Bartzelonan izan da ere Getxoko Komiki Azoka, komiki arloan Euskadiko hitzordu nagusiena. Espainiako komiki azoka garrantzitsuena da Bartzelonakoa, eta Europan bigarrena.
Euskadiren guneak hiru atal ditu, eta hiru espazio horietatik handienean Bartzelonako&' || 'nbsp;Azokan gondidatu gisa parte hartzen duten 22 komikigileen lanak ezagutarazten dituzte. Horien artean ditugu izen handiko marrazkilariak zein belaunaldi berrietako ilustratzaileak ere: euskal aldizkarietako izen ezagunak, baina baita Espainia mailan zein nazioarteko esparruan lanak argitaratu dituzten profesionalak ere:&' || 'nbsp;Borja Crespo, Javier de Isusi, Raquel Alzate, Santi Orue, TMEO aldizkariko marrazkilariak eta Santiago Valenzuela, besteak beste.
Informazio gune eta liburutegia da hirugarren espazioa, eta bertan ikusgai izan dira Euskadiko aldizkari eta argitalpenak.
Komiki arloko 30 euskal profesionalen lana sustatzeko, katalogo berezia sortu dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ilustratzaileek Elkarteak. Bertan bildu dituzte, iruditan, hainbat egileren lana, tartean Elena Odriozola, José Ibarrola, Patxi Peláez, Mauro Entrialgo eta Aitziber Alonso profesionalen marrazkiak.