XV. edizioa
Javier Reverteren 'Barrio Cero', Fernando Lara Sariaren irabazlea
Erredakzioa
Izengoitirekin sinatuta, adore handiko ama baten istorioa kontatzen du eleberriak. Aurten, 227 obra aurkeztu dira.
Javier Reverte idazle eta kazetariaren Barrio Cero eleberriak 2010eko XV. Edizioaren Fernando Lara Literatur Saria irabazi du.
Haurtzaro gogorra izan duena eta, ezkondu ondoren, tratu txarrak jaso dituen emakume baten istorioari buruz doa obra. Reverteren hitzetan, emakumeak "muturreko indarkeriari eusten dio bere semeari droga saldu dion gizona hiltzen duenean". Komunikabideetan irakurritako albiste batean oinarritutako istorioa dela argitu du kazetariak.
Cerro Misericordia izenburupean aurkeztu du hasiera batean Revertek bere azken literatur lana. Era berean, Ulises izengoitiarekin sinatu du.
Aurten 227 eleberrik hartu dute parte lehiaketan. 130 eleberrik Espainiar estatu zuten jatorriz, 10 Iparramerika, 14 Hegoamerika eta 2 Alemania eta Errusia. Gainerako 62 eleberrien jatorria ez dute zehaztu.
Jose Manuel Lara Fundazioak eta Planeta Argitaletxeak antolatuta, 120.200 euroko sari ekonomikoa du Fernando Lara Golardoak. Sari hau dagoeneko jaso dutenen artean, Terenci Moixen El amardo don de la belleza (1996. urtean) eta Angeles Casoren Un lago silencio (2000. urtean) obrak aurki ditzakegu.