Itxi

Heriotza

Dario Fo Literatura Nobel sariduna hil da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Idazle, antzerkigile, aktore eta zuzendari italiarra 90 urte zituela hil da. Hainbat aste egin ditu ospitalean, biriketako arazoen ondorioz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Dario Fo idazle, antzerkigile, aktore eta zuzendari italiarra hil da Milango ospitale batean, 90 urte zituela, Il Corriere della Sera eta Il Messaggero hedabideek gaur jakinarazi dutenez. Hainbat aste egin ditu ospitaleratuta, biriketako arazoen ondorioz.

1926ko martxoaren 24an jaio zen, Italiako Varese probintziako Sangiano udalerrian, eta pintura eta arkitektura ikasketak egin bazituen ere, antzerkigile lanagatik da batez ere ezaguna, eta, hain zuzen ere, Literatura Nobel saria irabazi zuen 1997. urtean.

Dario Fo eta haren emazte zen Franca Rame (2013an hil zen) ezkerrarekin zuten konpromisoagatik ere ziren ezagunak, eta satira politikoa eta soziala da nagusi Dario Foren lanetan .

Haren bizitzan zehar, ehundik gora antzezlan eta hainbat liburu idatzi zituen. 1969. urtean, Mistero Buffo bere antzezlan txalotuenetako bat estreinatu zuen, eta, urtebete geroago, bere maisulanetako bat aurkeztu zuen: Morte accidentale di un anarchico. 90eko hamarkadan, Il papa e la strega lana argitaratu zuen.

Bestalde, aktibista politiko ezaguna izan zen, batez ere, 70eko eta 80ko hamarkadetan. Garai hartan, Soccorso Rosso Militante erakundea sortu zuen kartzelan zeuden ezkerreko militanteei laguntza legala emateko.

Bideoak (1)