Bob Dylan
Literaturaren Nobel Saria merezi duten bost kanta
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bob Dylanen bertsoek Literaturaren lehen Nobel Saria ekarri diote musikaren munduari.
1960ko hamarkadan ibilbidea hasi zuenetik, milioika pertsonak Bob Dylan artistaren kantak abestu dituzte. Bertso horiek Literaturaren Nobel Saria ekarri diote orain. Hemen fruitu zaporetsu horietako bost:
-"Like a Rolling Stone".- Bob Dylanen abesti onena dela diote aditu askok. Gainera, "inoizko 500 kanta onenen" lehen postuan dago.
-"Blowin' in the Wind".- "Erantzuna, lagun, haizean putz egiten ari da", abesti bakezale ospetsuenaren bertsoetako bat da.
-"Mr Tambourine Man".- "Binging It All Back Home" diskoaren parte da, eta The Byrds taldeak ospetsu egin zuen, Dylanek berak publikatu baino lehen.
-"Knockin' on Heaven's Door".- "Inoizko 500 kanta onenetako" beste bat. "Pat Garrett and Billy the Kid" filmerako sortu zuen abeslariak, eta hainbat artistak egokitu dute azken hamarkadetan.
-"Hurricane".- Rubin Carter boxeolariari buruzko kanta. Egin ez zituen hiru hilketa egotzi zizkioten, eta espetxeratu egin zuten. "Gorbatadun gaizkileak aske eta martiniak edaten" ari diren bitartean, errudun bat "infernuan" egotea salatu zuen kanta horretan Dylanek.