Itxi

Heriotza

Sergio Oiarzabal poeta euskalduna hil da, 36 urte zituela

Erredakzioa

Joan den ekainaren 12an zendu zen, ustekabean. 2003an Miguel Hernandez Poesia Sari Nazionala eskuratu zuen Oiarzabalek.

Sergio Oiarzabal euskal olerkaria ustekabean zendu zen joan den ekainaren 12an, Bilbon, 36 urte zituela. Idazleak Miguel Hernandez Poesia Sari Nazionala irabazi zuen 2003an Flammis Acribus Addictis lanarekin. 2005ean argitaratu zuten lana.

Idazle gaztea izan arren, hainbat sari eskuratu zituen. Adituen ustetan, Frantziako Surrealismoaren eta 27ko Belaunaldiaren eragina ikus daiteke Oiarzabalen lanetan, eta gazteleraz idatzitako Euskadiko poesiaren izen nagusienetako bat izan da. 2009an Delicatessen Underground: Bilbao Ametsak lana idatzi zuen, eta urte horretan Espainia mailan gehien saldu zuen poesia lanetako bat izan zen Oiarzabalena.

Espainiar Filologian lizentziaduna Deustuko Unibertitatean, irakaskuntza lanetan ere aritu izan zen. Rumaniako Constanza Unibertitsatean irakasle ibili zen azken aldian.

Asociacion Artistica Vizcaina izeneko erakundean gogotsu egin zuen lan Oiarzabalek, eta Ekainak 29 Plataforman ere parte hartu zuen, Blas de Otero Bilboko poeta gogoratzeko helburuarekin. Era berean Juan Larrea olerkaria gogora ekartzeko lanetan ere murgilduta zebilen azken aldian.

Egungo poesia esparruan poeta gazte esanguratsuenetako bat zen Sergio askorentzat, eta gertukoenek idazlea gogoratu eta omendu nahi izan dute ireki berri duten blog berezian. Ekainak 29 Plataformako blogean ere adierazi dute askok dolumina.