Itxi

Eusko Jaurlaritza

Argitalpenak eta kultur jarduerak bultzatzeko laguntzak onartu dituzte

Erredakzioa

555.404 euro bideratuko dira literatura lanak argitaratzeko, 250.000 euro jaialdi eta sariketak antolatzeko eta 439.000 euro musika alorreko jardueretarako.

Uda aurreko azken Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren hainbat agindu onartu ditu, esparru ezberdinetako zenbait kultur ekintza eta ekimen laguntzako helburuarekin. Horrela, hiru jardueraren inguruko laguntzak dira gaur onartutakoak: literatura lanen argitalpena sustatzeko diru-laguntzak, jaialdi, ziklo, lehiaketa eta sariketen antolaketarako laguntzak eta musika jarduera profesionaletarako laguntzak.

Gaur onartutakoaren arabera, 555.404 euro bideratuko dira literatura-lanak argitaratzeko; eta horietarik 455.404 izango dira euskarazko argitalpenentzako, eta beste 100.000 gaztelerazko lanentzako. Jaialdi, ziklo, lehiaketa eta sariketen antolaketarako 250.000 euro onartu dituzte, eta musika jarduera profesionaletarako laguntzak, berriz, 439.000 eurokoak izango dira.