Argitalpenak
Elkarren nobedade literarioak, Durangoko Azokari begira
Erredakzioa
Joan Mari Irigoienen, Miren Agur Meaberen, Xabier Montoiaren, Asier Serranoren, eta haur eta gazte literaturaren hainbat liburu proposatzen ditu Elkarrek
Joan Mari Irigoienen ''Nor bere bidean'' eleberria, Miren Agur Meaberen ''Zazpi orduak'' poema-bilduma, Asier Serranoren ''Hiri Gorritik'' poesia-liburua, Alberto Barandiaranen ''Iruña-eleia'' kazetaritza-kronika eta Xabier Montoiaren ''Fucking Artists'' ipuin-liburua kaleratuko ditu Elkar argitaletxeak hurrengo hilabetean.
Gainera, haur eta gazte literatura ere argitaratuko dute:&' || 'nbsp;J.K. Igerabideren ''Misterioa argitu arte'', Mikel Valverderen ''Ritak nobioa du'', Katixa Agirreren ''Amaia Lapitz eta erregina gorriaren hilobia'' eta Pirritx eta Porrotxen bildumaren hiru ale berri.
Azkenaldian, hainbat liburu kaleratu dituzte genero honetan:&' || 'nbsp;Asier Mendoza Etxaberen ''Beste gu'', Xabier Mendigurenen ''Buelta bat aitontxuarekin'' Lehen Irakurleak bildumako hainbat lan (''Mamu maltzurrak'', ''Nire txolarrea'' edota ''Safaria'', kasu).