Euskal olerki-antologia
'Ahotsak, hitzak, hizkuntzak' olerki sorta kaleratu du Euskaltzaindiak
Erredakzioa
Hamar idazleen olerkiak aukeratu eta, jatorrizko euskaraz ez ezik, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ere argitaratu dituzte. Liburu honen helburu nagusienetariko bat "hutsune bat betetzea da".
Euskaltzaindiak Ahotsak, hitzak, hizkuntzak izenburuko euskal olerki-antologia argitaratu du. Lan honetan, hamar idazleen olerkiak aukeratu dituzte eta jatorrizko hizkuntzan ez ezik, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ere argitaratu dituzte. Hori dela eta, liburuak beste hiru izenburuak hartu ditu, hala nola, Voz, palabras, lenguas, Voix, mots, langues eta Voice, words, languages. Pablo Gonzalez de Langarica&' || 'nbsp; Zurgai aldizkariaren arduraduna eta Sebastian Gartzia Trujillo euskaltzain urgazlea dira lan honen paratzaileak.
Liburuaren aurkezpenean azaldu duten legez, Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga, Gabriel Aresti, Xabier Lete eta Bernardo Atxaga, eta bestetik, gaztelaniaz idazten duten Angela Figuera, Blas de Otero, Javier de Bengoechea, Jorge Gonzalez Aranguren eta Blanca Sarasuaren olerkiak izango ditugu obra honetan irakurgai.
Euskaltzainen hitzetan, liburu honen helburu nagusitariko bat "hutsune bat betetzea da". Andres Urrutia euskaltzainburuak aurkezpenean esan duenez, "badu Euskaltzaindiak, argitalpen honen bidez, tresna berria, aldizka etortzen zaizkion aditu eta gainontzekoei gure olerkien albiste emateko eta munduan zehar gure kultura eta hizkuntzak barreiatzeko".