Itxi

'El arte de volar'

Antonio Altarriba, Espainiako Komiki Saria 2010

Erredakzioa

Altarribaren aitaren bizitzaren kontakizuna da 'El arte de volar' eta iragan mendeko Espainiako eskasia du aztergai.

Antonio Altarriba gidoilariak (Astiberri euskal argitaletxearekin lotura handia duena) eta Kim ilustratzaileak Espainiako Komiki Saria eskuratu dute El arte de volar lanari esker.&' || 'nbsp;Altarribaren aitaren bizitzaren kontakizuna da ''El arte de volar'' eta iragan mendeko Espainiako eskasia, Gerra zibila eta erbestea du aztergai.

Kultura Ministerioak ematen du saria eta 2009an kaleratutako lan onena izendatzea du helburu, edozein hizkuntza koofizialetan argitaratua.

Antonio Altarriba (Zaragoza, 1952) gidoilaria eta ikertzailea da. Komikiaren ikasketan oinarritu da. Euskal Herriko Unibertsitateko frantziar literaturako katedraduna da eta hainbat bilduma lanetan parte hartu du, Relatos de Zaragoza, Narrativa corta en Euskadi eta Los que más cuentan, kasu. 1996an La Sonrisa Vertical saria eskuratu zuen Los Cuerpos entretejidos lanarekin, literatura erotikoari buruzkoa, eta 2002an Euskadi Literatura Saria eskuratu zuen La memoria de la nieve lanari esker.

1977an hasi zen El jueves aldizkarian. Martínez el facha pertsonaia sortu zuen eta lehen zenbakitik aipatu aldizkarian dabil, 30 urte baino gehiagoz.