Itxi

Poesia

Juanjo Olasagarrek irabazi du Xabier Lete IV. Poesia Saria, ‘Hemen’ lanarekin

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Epaimahaiak poemen estilo aberatsa eta sakonera handiko hausnarketak nabarmendu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Juanjo Olasagarre arbizuarrak irabazi du Xabier Lete Euskarazko Nazioarteko IV. Poesia Saria, "Hemen" lanari esker. Sarituak Jose Ramon Andaren eskultura bat eta 12.000 euro jasoko ditu. Gainera, poesian espezializatutako argitaletxe batean argitaratuko da lana.

Xabier Lete poesia sariaren edizio honetara 31 lan aurkeztu dira, orain arteko kopururik handiena. Aurreko edizioetan Karlos Linazasorok, Luis Gardek eta Asier Serranok jaso zuten saria.

Igor Estankonak, Joxerra Garziak, Tere Irastortzak, Itxaro Bordak eta Lourdes Otaegik osatu dute epaimahaia, eta "Hemen" liburuaren ezaugarrien artean, poemen estilo aberatsa eta sakonera handiko hausnarketa izatea nabarmendu ditu. Egileak ironia "ausart eta anker" baliatzen duela azpimarratu du epaimahaiak.

Bideoak (1)