Gipuzkoa
Eider Rodríguez eta Vivian Gornick, Zilarrezko Euskadi sarien irabazleak
Agentziak | Erredakzioa
Liburu denden Gipuzkoako Elkarteak maiatzaren 15ean emango die bi idazleei “kalitate nabarmeneko lanak azpimarratzeko” saria.
“Bihotz handiegia” (Eider Rodriguez) eta “Apegos feroces” (“Fierce attachments”, Vivian Gornick) lanek jasoko dute Zilarrezko Euskadi Liburu denden Gipuzkoako Elkarteak ematen duen saria.
Sariok maiatzaren 15ean jasoko dituzte idazleok, elkarrekin emango duten hitzaldi batean.
Aintzatespen honen bitartez, kalitate handikoak izanagatik arrakasta komertzial handirik eduki ez duten lanak bultzatu nahi ditu elkarteak.
Vivian Gornick estatubatuar idazleak “XX. mendearen bigarren zatiko Bronx auzoko ghettoen bizitza eta harremanen deskribapen zoragarria egiten du prosa erraz, zuzen eta emozionalarekin”, oroitzapen liburu horretan.
Bestalde, emakumezkoak protagonista dituzten sei istorioetan, Eider Rodriguezek “hausnarketarako gonbita egiten du, egoera kafkianoetatik abiatuta”, “Bihotz handiegia” lanean.