Heriotza
Patxi Ezkiaga idazlea hil da, 74 urte zituela
EiTB.EUS
Poeta, itzultzaile eta irakaslea izan zen Legorretako seme kutuna. Ospitaleratuta zegoen azken egunotan, eta ostegun honetan eman du haren heriotzaren berri familiak.
Patxi Ezkiaga idazlea hil da bart. Ospitaleratuta zegoen azken egunotan, eta ostegun honetan eman du haren heriotzaren berri familiak.
1943an jaio zen Ezkiaga, poesiagintza eta komunikazioa oro har “mestizaje prozesu” gisa ulertzen zuen gizona, “inoiz ez baitakizu zer den zure-zurea eta zer hartu duzun besteengandik” bizitza honetan.
Patxi Ezkiaga 1943ko irailaren 12an jaio zen Gipuzkoan, Legorretan. Literatura ikasketak egin zituen Cambridgeko eta Oxfordeko unibertsitateetan. Aurrerago Historiako lizentzia eskuratu zuen Deustuko Unibertsitatean. Frailea izanik, Donostiako La Salle eskolako irakasle izan zen 20 urtez. Legorretako Udalak herriko seme kutun izendatu zuen 2002ko urriaren 26an.
Idaztea izan zuen bere bizitzako pasio nagusia, eta asko eskertzen zuen irakurleen fideltasuna idazle intimistak. Narrazioak, bost eleberri eta haur eta gazte literaturako bi lan plazaratu zituen, baita 15 poesia liburu ere. Bere poesia lanen artean daude: "Beldur naiz" (1985), "Armaggedon" (1986), "Gernika" (1987), "Zauriaren salmoak" (1997), "Udazkenerako hamar kanta" (1999), "Mahats-garian" (2004), "Oteiza profetaren 14 hitz" (2012) eta "Ez izan beldur..." (2013).