Itxi

Literatura

Alicia Giménez Bartlett idazleak irabazi du Nadal saria

Erredakzioa

Teresa Plá Meseguer, Pastora, makiaren bizitzan oinarrituta dago Donde nadie te encuentre lana. Cristian Segurak, bestalde, Joseph Pla saria irabazi du, El cau del conill lanari esker.

Atzo gauean, urtarrilak 6, Bartzelonako Palace hotelean egin zuten ekitaldian eman zituzten jakitera Nadal sariaren 67. edizioaren eta 43. Joseph Pla sariaren irabazleak.

Ekitaldi jendetsua izan zen eta Estatuko politika eta kulturako izen ospetsuak batu ziren bertan, Miguel Delibes idazlea omentzeko balio izan zuen ekitaldian. 284 lan zeuden Nadal saria irabazteko lehian, eta, azkenean, Alicia Jiménez Bartlett idazlearentzat izan da 2011. honetan. Donde nadie te encuentre Teresa Plá Meseguer Pastora makiaren bizitzan oinarrituta dagoen lana da. Germán Gullón, Lorenzo Silva, Andrés Trapiello, Ángela Vallvey eta Emili Rosalek osatu dute epaimahaia aurten.

Baina atzo gauean beste sari bat ere banatu zuten; Cristian Segura idazle gazteak jaso zuen 43. Joseph Pla saria. Sebastià Alzamora, Rosa Cabré, Antoni Pladevall, Ester Pujol eta Àlex Susannak osatu zuten erabakia hartu zuen epaimahaia.


Bideoak (1)