Itxi

'Vida y otras dudas'

'Eskarmentuaren paperak' obraren itzulpena aurkeztuko du Lertxundik

Erredakzioa

Obra honek Saiakera Sari Nazionala irabazi zuen 2010ean. Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak honen itzulpenaren aurkezpena hartuko du datorren asteartean.

Eskarmentuaren paperak eleberriaren gaztelaniazko itzulpena aurkeztuko du datorren asteartean Anjel Lertxundi idazleak. Bilboko Bidebarrieta Liburutegiak hartuko du ekitaldia eta bertan, Vida y otras dudas izenburupean, bere azken obraren itzulpenari buruz mintzatuko da. Lertxundirekin batera, Pedro Ugarte kazetaria eta idazlea, eta Jorge Gimenez Alberdia argitaletxearen editorea izango dira.

Eskarmentuaren paperak eleberriak Kultura Ministerioak urtero eskaintzen duen Saiakera Saria Nazionala irabazi zuen 2010ean. Mosaiko bateko tesela gisa egituraturiko testu laburrez osatuta dago obra. Bertan, idazlearen gogoeta, glosak eta umetako eta helduaroko oroimenak daude irakurgai, eta harmonia lasaiarekin, egilearen liburutegi intimoenetik ateratako aipamenak ere azaldu dira.

Euskarazko narratibaren eragile berritzaileetako bat da askoren ustez Anjel Lertxundi (Orio, 1948). Lau hamarkada daramatza gipuzkoarrak literatura munduan, eta, gazte eta haur literatura, narrazioa, saiakera eta poesia landu ditu, besteak beste.

Golardo anitz jaso ditu, haien artean, Euskadi Saria (199ean), Argizariaren egunak eleberriari esker, Kritikaren Sari Nazionala 1983an, eta Rosalia de Castro saria, besteak beste.

Albisteak (2)