Itxi

EUSKALTZAINDIA

'Erlea' literatura aldizkariaren azken zenbakia aurkeztu du Euskaltzaindiak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Aldizkariak “zikloa agortu du” Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzainak azaldu dutenez.

Bernardo Atxaga idazleak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak Erlea literatura aldizkariaren azken zenbakia aurkeztu dute. Agurrean, aldizkariko hainbat kolaboratzaile ere izan dira, eta zikloak agortu egiten direla adierazi dute.

2009an Atxagaren zuzendaritzapean martxa jarri zutenetik, ehunka idazleren hausnarketak hartu dituzte aldizkariaren orriek, Atxagaren hitzetan, “euskararen mundua zabala dela, unibertso bat dela, erakusteko”.

Azken zenbakiak, hamabigarrenak, Asteasuko idazleak Maria Pilar Lasarteri egindako elkarrizketa jasotzen du, baita Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasola idazleen arteko elkarrizketa bat, Gabriel Arestiren bilbotar lagunen inguruko erreportajea eta Txillardegiren testu bat ere, zeinetan euskara batuaren aldeko aldarrikapena egiten baitu.