Itxi

Euskadi Literatura Sariak

Sei idazle eta ilustratzaile saritu dituzte egindako lanagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Golardoak banatzeko ekitaldian, Eider Rodriguez nabarmendu da, bi sailetan saritu baitute.

Sei saridunak, Iñigo Urkullu lehendakaria ondoan dutela. Argazkia: EFE

Eider Rodriguez, Karmelo Iribarren, Irene Aldasoro, Yolanda Mosquera, Kepa Altonaga eta Santos Zunzunegi dira 2018ko Euskadi Literatura saridunak.

Golardoak emateko ekitaldia arratsalde honetan egin dute, Artium Museoan, Gasteizen, eta, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakaria izan da bertan.

Eider Rodriguez bi modalitatetan saritu dute, Euskarazko Literaturan eta Haur eta Gazte Literaturan, 'Bihotz handiegia' eta 'Santa Familia' lanengatik; Karmelo Iribarren Gaztelaniazko Literatura sailean gailendu da, 'Mientras me alejo' liburuarekin; eta Irene Aldasoro Emily Brontëren 'Gailur Ekaiztsuak' euskaratzeagatik saritu dute.

Horrez gain, Kepa Altonaga eta Santos Zunzunegi idazleak saritu dituzte, saiakera sailean, 'Patagoniara Hazparnen barrena' eta 'Bajo el signo de la melancolia' obrengatik, hurrenez hurren.

Halaber, Yolanda Mosquera ilustratzaileak jaso du golardoa 'La pequeña Roque' liburuan egindako marrazkiengatik.

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, ekimen honen helburua literaturgintzak merezi duen arreta bereganatzea da, baita irakurzaletasuna bultzatzea ere.

Albisteak (2)