Nazioarteko saria
Pedro Antonio Curtok Miguel Hernández kazetaritza saria irabazi du
Erredakzioa
Idazle gipuzkoarrak Orihuelako poetaren izena daraman 8.000 euroko saria eta garaikurra irabazi ditu
Miguel Hernandez nazioarteko kazetaritza saria irabazi du Pedro Antonio Curto idazle gipuzkoarrak. Orihuelako poetaren izena daraman fundazioak bultzatuta, 8.000 euro eta garaikurra eskuratu ditu.
Gaur egun Gijonen bizi bada ere, Zumaian jaio zen Curto, eta El Comercio egunkariko eta Irreverentes aldizkariko kolaboratzailea da. Asturiasko Idazleen Elkarteko kide honek hainbat dokumental eta film labur egin eta bi ipuin eta hiru eleberri argitaratu ditu.
''La patria hernandiana'' 2010ean argitaratutako artikulu sarituan Miguel Hernández poetaren lana zabaldu izana hartu dute kontuan epaimahaia osatu duten kideek.
Aurtengo edizioan Txina, Kuba, Argentina eta Uruguaitik ere heldu zaizkie lanak. 65 idatzi lehiatu dira guztira.