Itxi

Heriotza

Rafael Sánchez Ferlosio espainiar idazlea zendu da

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

‘El Jarama’ eleberriaren egile eta 2004ko Cervantes sariaren irabazlea, Madrilen hil da, 91 urte zituela.

Ferlosio ha falecido en Madrid a los 91 años. Foto: EFe.

Rafael Sanchez Ferlosio espainiar saiakeragile eta eleberrigilea, ‘El Jarama’ren egilea, gaur hil da Madrilen, 91 urte zituela, bart ospitaleratu eta gero, haren argitaletxeak gaur iragarri duenez.

Sanchez Ferlosio Erroman jaio zen, 1927ko abenduaren 4an, eta Rafael Sachez Mazas falangistaren eta Lucia Ferlosio italiarraren seme-alabetan bigarrena izan zen. Kazetari gisa ere jardun zen, besteak beste, ABC eta El País egunkarietan.

Filosofia eta Letretan doktore, Jesus Fernandez Santos eta Carmen Martin Gaite idazleekin harremanetan hasi zen bertan (Martin Gaiterekin ezkondu zen 1954an), eta 50eko Belaunaldia osatu zuten.  

1955ean, Nadal saria eman zioten ‘El Jarama’ lanagatik.