Itxi

Sariak

Euskadi Zilarrezko sariak, Yoseba Peña eta Katharina Winklerrentzat

eitb.eus

Leer en Castellano

Gipuzkoako Liburu Denden Elkargoak gaur iragarri ditu urteroko bere sarien irabazleak. Maiatzaren 23an banatuko dizkiete.

Yoseba Peñak 'Hariak' liburuagatik irabazi du saria

Yoseba Peñak eta Katharina Winklerrek irabazi dituzte aurten Euskadi Zilarrezko sariak, Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteak banatzen dituen aintzatespenak.  

Yoseba Peñaren diskurtsoaren “argitasun eta hurbiltasuna” azpimarratu du, alde batetik, Ines Garciak, Gipuzkoako Liburu Saltzaileen Elkarteko zuzendaritzatik. Idazle bizkaitarrak hiru emakume aukeratu ditu Hariak-en kontakizunari eusten dioten zutabe moduan:

Elkarteak goraipatu du, hein berean, hiru istorioak korapilorik gabe lotuta daudela eta giro eta garai ezberdinak lotzeko Peñak dokumentazio lan handia egin duela.

Bestalde, miresmena erakutsi dute Katharina Winkler austriar idazleak Cardeno adorno liburuan islatutako punta-puntako kontakizunarekin. Gaztelaniazko Zilarrezko Euskadi saria irabazi duen liburu honek Filiz neska gaztearen istorio gatazkatsua du kontagai.

Irakurketaren gozamenaren eta sufrimenduaren arteko gazi-gozo hori mantentzeko Winkleren gaitasuna azpimarratu du liburu saltzaileen elkarteak.

Sari banaketa maiatzaren 23an izango da.