Itxi

Hitzaldia

Millet: 'Soinak hurbiltzen dituen horrek pentsamoldeak urruntzen ditu'

Erredakzioa

Frantziako idazlea Bilboko Gutun Zuria jaialdian da, 'Catherine M.-ren bizitza sexuala' lanaren bi milioi ale baino gehiago saldu ostean.

Sexuari dagokionez ''''nork bere askatasunari eustearen aldeko deia'''' egin du gaur Bilbon Catherine Millet idazle frantziarrak. ''''Norberak nahi duena egitea, baina bikotekidearekin kontuaz gehiegi ez hitz egitea'''' aholkatu du Gutun Zuria jaialdiaren barnean egin duen agerraldian. AlhondigaBilbaok antolatuta, Letren Nazioarteko Jaialdia da Gutun Zuria, eta laugarren edizioa du aurtengoa.

Catherine M.-ren bizitza sexuala
lanaren egilea da Millet. 2001ean kaleratu zuen eta, ordutik, bi milioi ale baino gehiago saldu ditu. Arte Press Frantziako arte argitalpen garrantzitsuenetariko baten zuzendaria ere bada Millet.

''''Sexualitateak asko bereizten gaitu, baita elkar asko maite duen eta dena partekatzen duen bikote batean". "Nire ustez, soinak hurbiltzen dituen horrek pentsamoldeak urruntzen ditu (sexualitateari dagokionez), horregatik uste dut bikotearen betiko barne batasuna ilusio hutsa dela'''', aitortu du.

Milletek kaleratutako lanak hautsak harrotu zituen bere herrian. Frantziako intelektual kontserbadoreenen artean polemika piztu zuen, eta hainbat psikoanalistak gaitzen bat ere leporatu zioten, bere sexualitatea biluzteagatik. Lana idaztera bultzatu zuen ideia azaldu du gaur Milletek: ''''Ez zegoen sexualitatearen inguruko testigantza zintzoa eskaintzen zuen libururik'''', esan du frantziarrak.

''''Egun, oso kezkatuta gaude sexualitatearekin, baina ez zegoen gai honen inguruko diskurtso errealistarik. Bizitzak bultzatuta, eskarmentua hartu dut esparru honetan, eta iruditu zitzaidan gaiaz hitz egiteko gai nintzela, eta nire esperientzia konta nezakeela'''', azaldu du.

Lanak publiko orokorraren artean izandako harrera onak idazlea harritu du, eta arrazoia ematera ere ausartu da: ''''Gure gizarteetan asko garatu da jendearen pentsamoldea''''.


Albisteak (2)

Bideoak (1)