Saria
'Fakirraren ahotsa' Harkaitz Canoren lanarentzat, 111 Akademiaren Saria
eitb.eus
Akademiakideen iritziz, Canorena izan da 2018ko libururik onena. Ekainaren 6an emango diote saria, Amasan.
111 Akademiak Harkaitz Canori emango dio 2018ko saria: Fakirraren ahotsa eleberria izendatu dute 2018ko libururik gogokoena, eta idazle lasartearrak ekainaren 6an jasoko du saria, Amasako Hika txakolindegian.
199 kide ditu 111 Akademiak, eta horietako 102k parte hartu dute 2018ko sariduna izendatzeko, urtarrila eta apirila bitartean egindako hiru bozketetan. Txanda guztietan Canoren eleberria izan da bozkatuena, eta Katixa Agirreren Amek ez dute nobela izan du lehiakide azken bueltan.
Bigarrenez saridun
Harkaitz Canok 2011n ere jaso zuen sari hori, Twist eleberriagatik.
Lehenengoz, 1996an eman zuten sari hau, eta aurretik irabazi dute Joxean Agirrek, Ur Apalategik, Koldo Izagirrek, Lourdes Oñederrak, Ramon Saizarbitoriak, Anjel Lertxundik, Bernardo Atxagak, Karmele Jaiok, Jokin Muñozek, Irati Jimenezek, Katixa Agirrek, Uxue Alberdik…