Itxi

Liburuaren Eguna

Donostiako Liburu Azoka bertan behera, ''Aste Santuan delako''

Erredakzioa

Aurten Aste Santuan egokitu da apirilaren 23a (zehazki larunbatean), eta ez da azokarik egongo. Baina, % 10eko deskontua egingo dute liburu dendetan, eta Zilarrezko Euskadi Sariak ere banatuko dituzte

Aurten ez da Liburuaren Eguneko literatura azokarik egongo Donostian. Apirilaren 23a Aste Santuan egokitu da (Aste Santuko larunbatean, zehazki), eta Gipuzkoako Liburu saltzaileen gremioak azoka bertan behera uztea erabaki du. Jendea oporretan egongo dela kontuan hartuta, ''''jende gutxi'''' espero zuten antolatzaileek.

Beraz, aurten ez da saltokirik egongo Gipuzkoa Plazan, baina % 10eko deskontua egingo dute liburu dendetan, eta Zilarrezko Euskadi Sariak ere banatuko dituzte. Donostiako liburu dendetan ale gehien saltzen dituzten tituluak saritzen dituzte urtero Zilarrezko Euskadi Sariek.