Cervantes Saria 2011
Ana María Matute: 'Asmatzen ez duena ez da bizi'
Erredakzioa
Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiako kideak 2011ko Cervantes Saria jaso du eta literaturara, 'bizitzan bezala', 'minez eta malkoz' sartzen dela esan du.
Asteazken honetan banatu dute Alcala de Henareseko Unibertsitatean 2011ko Cervantes Saria. Espainiako Erregearen eskutik jasoko du garaikurra Ana María Matutek, Bartzelonako 85 urteko idazleak.
Hunkituta jaso du saria, ''''asmatzen ez duena ez da bizi'''' adieraziz. Literaturara, ''''bizitzan bezala'''', ''''minez eta malkoz'''' sartzen dela era gaineratu du.
Haurtzaroan izan zuen lagun bakarra gogoratu du, Gorogó, bere obra literarioaren kide bilakatu zena eta hilezkor bilakatu arte ''''ia hogei urte bete nituenean editorialen mundura gerturatu nintzenean izandako lotsa, harridura eta ausardia, gogoratzen al dituzu?'''', galdetu dio.
Zorte ona bilatzen duten nerabe eta asmakisunen sortzaileen ausardia azpimarratu du Pequeño teatro lehen liburua Destino editorialera eraman zuen eguna gogoratatu duen bitartean, eskuz eskolako koaderno batean idatzi zuen lana.
Sari honekin ohore handiz bereizi izana goraipatu du. Bere bizitza eta literatura, ipui laburrez beteta dagoen eta bi zatitan banandu ezin den zerbait dela azpimarratu nahi izan du.
''''Cervantesek berak eta egungo hainbat idazlek ipuinak jorratu izan badituzte ere, orain gutxi arte bigarren mailako literatura izan da askorentzat'''', esan du Matutek. ''''Hala ere, hasi dira behingoz ipuinari bere garrantzia aitortzen'''', gaineratu du.
Eskari batekin bukatu du idazleak hitzaldia: ''''Momenturen batean istorioren batekin edo nire liburuetako izakietako batekin topo egiten baduzue, mesedez, sinets itzazue. Sinestu, asmatuak baitira''''.