Literaktum
Claude Lanzmannek Holokaustoari buruzko lana dakar Donostiara
Erredakzioa
Literaktum jaialdian izango da bere azkenengo bi lanen inguruan hitz egiteko: 'Le rapport Karski' pelikula eta 'La liebre de la Patagonia' liburua. San Telmo museoan izango da.
Claude Lanzmann (Frantzia, 1925) egilea Donostian izango da gaur Literaktum jaialdian parte hartzeko.
Europako intelektual garrantzitsuenetarikoa da, XX. mendeko mugimendu eta gertaera garrantzitsuen testigu eta protagonista. Shoah dokumentala da bere lan garrantzitsuenetariko bat, nazien beldurra aztertzen duelarik.
Kasu honetan, Lanzmann beste pelikula batekin dator Donostiara, Le rapport Karski, Gipuzkoako hiriburuan inoiz ikusi ez den filma. Jan Karskiri 1978an egindako elkarrizketa bat berreskuratzen du, Shoah egiteko materiala biltzen zegoenekoa. Konzentrazio-esparruetan sartu zen eta nazien genozidioaren inguruko informazioa eman zuen lehenetarikoa izan zen, baina ia inork ez zion sinetsi.
Dokumentala 19:30ean emango dute eta Claude Lanzmannen hitzaldia izango da eta Santos Zunzuneguik moderatuko du. Zuzendari frantziarrak Le rapport Karki izango du hizpide eta baita bere memorien lana ere, La liebre de la Patagonia. Bertan bere bizitza aztertzen du.
Literaturari modu partehartzaile eta sortzailean ekiteko diseinatu dute Literaktum jaialdia eta beste adierazpide artistiko ere izango ditu:&' || 'nbsp;hitzaldiak, elkarrizketak, tailerrak, proiekzioak, irakurraldiak, ikuskizunak eta musika.
2011ko edizioan, jaialdia espazio berrietan izango da (San Telmo museoa, Victoria Eugeniako Club aretoa, Antzoki Zaharra, etab.) eta maiatzaren 25era bitartean izango da.