Itxi

Biografia

Leonard Cohenen biografia

Erredakzioa

2011ko Letren Asturiasko Printze Saria jasoko du Kanadako abeslariak.

Leonard Cohen Montrealen jaio zen, 1934ko irailaren 21ean. Poeta, abeslari eta nobelagile ezaguna da, eta sexua, erlijioa, depresioak eta gai politikoak jorratzen ditu bere idatzietan.

Oso gazte argitaratu zituen lehen poesiak, McGill Poetry Series bilduman. Let us compare mythologies 1956an kaleratu zuten, eta The spice box of earth, hamar urte geroago.

Gero Greziara joan zen, eta, Hydra uhartean bizi zen bitartean, Flowers for Hitler, The Favourite Game eta Beautiful Losers liburuak argitaratu zituen.

AEBetara joan zenean, bertako folk eszenan murgildu zen. 1967an, bere lehen diskoa kaleratu zuen, Songs of Leonard Cohen, besteak beste ''Suzanne'' abesti ezaguna jasotzen duena. Death of a ladies 1977ko diskoan Phil Spectorrekin kolaboratu zuen. 1979an, Recent songs argitaratu zuen, eta, 1984an, Various positions ''Halleluiah'' biltzen duen estudioko lana kaleratu zuen.

1994 eta 1999. urteen artean budismoa lantzen duen zentro batean sartu zen, Los Angeles hirian. Garai horretan, ez zuen abestirik sortu, eta itzuli zenean, 2001ean, Ten new songs diskoa argitaratu zuen. Hiru urte geroago, Dear heather egin zuen, Aniani Thomasen laguntzarekin. 2006an, Book of longing poesia liburua argitaratu zuen.

2008an, eszenatokietara itzultzea erabaki eta mundu bira hasi zuen. Arazo ekonomikoei aurre egitea bilatzen zuen; izan ere, bere finantza arduradunak iruzur egin eta ihes egin zuen. 2009ko irailaren 21ean Barakaldoko BEC!eko agertokian aritu zen eta bira horretan Londresen eskainitako emanaldia Live in London diskoan batu zuen.

2010ean, Songs from the road CD eta DVDa argitaratu zuen, mundu bira hau biltzeko.

2011ko ekainaren 1ean, Letren sailean Asturiasko Printzearen Saria irabazi duela iragarri dute prentsaurrekoan.

Albisteak (1)