Literaktum
Tokarczuk Nobel saridunak literatura jaialdi batean parte hartuko du Donostian
eitb.eus
Olga Tokarczuk, atzo iragarri zutenez 2018ko Literaturaren Nobel sariduna, Literaktumen izango da azaroaren 15ean.
Olga Tokarczuk Literaturaren Nobel sariaren irabazleak Literaktum Donostiako literatura jaialdian parte hartuko du, Donostia Kultura udal erakundeak, literatura jardunaldien antolatzailek, gogorarazi duenez.
Poloniar idazlea 2018ko Literaturaren Nobel sariaren irabazlea dela iragarri zuten atzo, ostegunarekin, eta epaimahaiak bere “irudimen narratiboa” azpimarratu zuen.
Literaktumen antolatzaileek azaroaren 15erako dute programatuta Tokarczuken agerraldia, eta Nobel saria irabazita ere hitzordua bere horretan dela baieztatu dute.
Donostia Kulturak esandakoaren arabera, poloniar idazleak “Los errantes” (Anagrama) bere azken eleberriaren gaztelaniazko bertsioa aurkeztuko du Literaktumen. Oraindik, baina, ez dago euskarazko itzulpenik.