Itxi

2020an etorriko da

Olga Tokarczuk Nobel saridunak Donostiako bere ekitaldia atzeratu du

eitb.eus

Azaroaren 15ean Literaktum jaialdian egotekoa zen poloniar idazlea, baina 2020ko martxoan etorriko da Euskal Herrira.

Olga Tokarczuk Nobel sariduna 2020ko martxoan etorriko da Donostiara. Argazkia: Efe.

2018ko Literaturaren Nobel sariduna, Olga Tokarczuk idazle poloniarra, ezin izango da egon azaroaren 15ean Literaktum jaialdian. Halere, idazlea 2020ko martxoan egongo da Donostian.

Poloniako idazle eta saiogilea (Sulechów, 1962) Nobel sarien ehun urte luzeko historian izandako hamabosgarren emakume saritua izan da. Epaimahaiak "irudimen narratiboa" eta "pasio entziklopedikoa" txalotu ditu. Egilea ezaguna da bere herrialdean mugimendu ultraeskuindarren kontrako aktibismoagatik.

 

Albisteak (2)