Itxi

Saria

Bernardo Atxagak Espainiako Letren Sari Nazionala jasoko du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

40.000 euroko ekarpena duen saria Espainiako Kultura Ministerioak ematen du, eta epaimahaiak azpimarratu du "euskara eta gaztelania modernotzeko eta nazioartera zabaltzeko" Atxagak egindako ekarpena.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bernardo Atxaga euskal idazleak jasoko du, gaur, astelehenarekin, iragarri dutenez, Espainiako Letren 2019ko Sari Nazionala, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duen aintzatespena.

40.000 euroko ekarpena duen sariaren bitartez, “egungo espainiar literatura osatzen duen obraren egileen ibilbidea” aintzat hartzen dute. Aurreko edizioan, Francisca Aguirre poeta saritu zuten, eta Julio Caro-Barojak eta Gabriel Celayak ere irabazi dute goraipamena aurretik.

Atxagak (Asteasu, 1951) poesia –“Etiopia” (1978) –, eta “Obabakoak” (1988), “Gizona bere bakardadean” (1993) eta “Soinujolearen semea” (2004) eleberriak idatzi ditu, besteak beste, eta joan den hilean “Etxeak eta hilobiak” bere azken eleberria izango dena aurkeztu zuen.

Euskaraz idatzitako bere obra 32 hizkuntzatan irakur daiteke. Genero asko jorratu ditu Atxagak, eleberria, poesia, antzerkia, saiakera eta haur literatura, baita hainbat musikarirentzako hitzak ere.

Carlos Alberdi Alonso Espainiako Kultura eta Kirol ministroaren kabinetearen zuzendaria buru izan duen epaimahaiak azpimarratu du Atxagak “euskara eta gaztelania modernotzeko eta nazioartean zabaltzeko ezinbesteko ekarpena” egin duela, “fikzioa eta errealitatea modu dirdiratsuan uztartzen dituen eta poesiaz blaituta dagoen narratiba bat erabilita”.

“Bultzada”

Atxagaren esanetan, bere ibilbideari emandako saria “akuilua baino gehiago, bultzada bat” dela, eta gogora ekarri du idazle gisa “gizatiarra denaren mugan” mugitzen dela.  

“Pozgarria da 150 urte izan aurretik jaso izana”, esan du idazleak txantxetan, bere lehen liburua duela 47 urte kaleratu zuela aipatu aurretik.

Albisteak (4)

Bideoak (1)