Iragarpena
Antonio Gala: 'Minbizia daukat eta sendabide zaila du'
Erredakzioa
"Manuscrito Carmesí" edota "La pasión Turca" bezalako eleberrien egileak azaldu duenez, "esku onetan" dago, "Onenetara pasatzeko gogorik ez edukitzeko adina".
Antonio Gala idazleak "sendabide zaila duen minbizia" duela aitortu du eta kimioterapia eta radioterapia tratamendua jasotzen ari omen da.
El Mundo egunkariko La tronera zutabean aitortu duenez, gaixotasunaren garapena dela eta, ezin diote ebakuntza kirurjikorik egin, nahiz eta "aukera hori nahiago" zuen idazleak. "Manuscrito Carmesí" eta "La pasión turca" bezalako eleberrien egileak esan duenez, "dena ematen du amaiezina, monotonoa, indarrez hartua... bizitza ezik:ez dut esperientzia berritarako edaderik".
"Esperientzia berriak berandu heltzen zaizkit. Heriotzari iruzur egiten saiatuko naiz beste behin ere:azkena", esan du, aurreko "salbamendu kirurgikoak" azaltzeko. Gaixotasuna "bide deserosoa da, heriotzera, edo ez, daramana... azkar, edo ez", esan du. Halere, "esku onetan" dagoela jakinarazi du, "Onenetara pasatzeko gogorik ez edukitzeko adina".
Antonio Galak ez du jakinarazi zein minbizi mota duen, baina "izorratuta" dagoela jakinarazi du:bere gorputza "gerra" baten "bataila zelaia" dela sentitzen omen du.