Itxi

Pastorala

'Domingo Garat' pastoralaren testua, zubereraz eta euskara batuan

EiTBko Euskara Zerbitzua

EiTBko Euskara Zerbitzuak 2019ko udan Pagolako herritarren antzeztu zuten pastoralaren testua bildu du, zubereraz zein batura ekarrita.

2019ko udan antzeztu zuten Pagolako herritarrek "Domingo Garat"

Domingo Garat 2019ko uztailaren 28an eta abuztuaren 4an antzeztu zuten Pagolako herritarrek, eta urtero legez Euskal Telebistak zuzenean grabatu zuen. Ohikoa denez, Euskal Telebistak 2020ko Aste Santuan emitituko du pastorala bere lehen kanaletik, Pazko astelehenean, apirilak 13. Emankizunean, euskara batuko azpidatziak eskainiko dira, eta testu osoa, zubererako eta batuko bertsioekin, EiTBren webgunean aurki daiteke.

Pastoralaren testua Frantxoa Caset pagolarrak ondu du. Caset ezaguna da Zuberoako euskalgintzan, abeslari ibili baita plazetan arrebarekin, Xiberoko Botza irratian laguntzaile gisa, eta ikastolan haurrei kantuan irakasten. Domingo Garat pastoralari dagokionez, idazlea ez ezik, arizalea ere izan da oholtza gainean.

Pastoralaren sujeta, Domingo Garat (1735-1799) uztariztarra, Frantziako Iraultzaren garaiko politikari bat izan zen. Beltzen esklabotzaren eta salerosketaren aurka jardun zuen, eta euskal probintzien eskubideak defendatu zituen. Pariseko karrera politikoa amaitutzat emanda, Euskal Herrira itzuli, eta Uztaritzeko alkate izan zen. Pastoralean ondo islatuta dago zein pertsona konplexua izan zen, alde batetik, Frantziako Errepublikan eroso eta, beste alde batetik, euskal hizkuntzari eta kulturari atxikia.

Informazio gehiago (1)

Informazio gehiago (1)