Merkeago
Euskarazko 18.000 liburutik gora eskaintzen ditu Amazon.es webguneak
Erredakzioa
Gutxienez % 5 merkeago eskura daitezke eta genero guztietako erreferentziak eskaintzen ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Amazon Interneteko dendaren espainiar bertsioa abian da dagoeneko, eta indartsu abiatu du bere ibilbidea. Hasieran irailaren 14an kaleratuko zela iragarri bazuten ere, egun bat lehenago, irailaren 13an, aireratu da. Euskarazko 18.000 erreferentzia baino gehiago eskura daitezke euskal literaturari eskainitako atalean eta gutxienez % 5eko deskontuarekin erosi ahal izango dira.
Sareko dendak paperezko liburuak salduko ditu hasieran eta liburu elektronikoak merkaturatuko ditu geroago.
1995ean sortu zutenetik, Amazon Interneteko denda munduan Sarean salmenta gehien egiten dituen ataria bilakatu da.