Polemika
Sarrionandiaren familiak zuzentzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Euskarazko saiakera Euskadi Saria irabazi berri duen idazlearen familiak esan duenez, eskatutako baldintza guztiak betetzen zituen eta ez omen du auzirik justiziarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Joseba Sarrionandiak euskarazko saiakera Euskadi Saria irabazi berri du eta bere familiak ohar bat helarazi die hedabideei, Eusko Jaurlaritzari sari ekonomikoa ez ematearen erabakia bertan behera utz dezan. "Eskatzen diren betebehar guztiak betetzen ditu Euskadi Sarietan hautagai izateko", azaldu dute. Beraien ustez, ez da bidezkoa "epaiaren ondoren betebehar gehiago ezartzea".
Gainera, senideen arabera, "ez da egia Joseba Sarrionandiak ebazteko dagoen auzirik duenik justiziarekin" eta "Eusko Jaurlaritzako Kultur Sailak bestelakoren berri balu, hori argitzeko organo eskuduna Justiziako administrazioa da".
Azkenik, Eusko Jaurlaritzari behar den zuzenketa egitea eskatu dio.