Itxi

Literatura lehiaketa

Alex Oviedo eta Katixa Agirreren istorioa idazten jarraitzeko prest?

Erredakzioa

Bi idazleek jarriko dute martxan aurten Bizkaidatz Saria. Kontaketa hasiko dute (gaztelaniaz eta euskaraz), eta lehiaketako parte-hartzaileek bukatu beharko dute istorioa.

Katixa Agirrek irekiko du aurten euskarazko istorioa. Argazkia: EITB

Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatuak Bizkaidatz literatura lehiaketa aurkeztu du astelehen honetan. Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegiak antolatuta, laugarren edizioa du aurtengoa.

2011n, Alex Oviedo bizkaitarrak eta Katixa Agirre gasteiztarrak irekiko dute lehiaketa, gaztelaniazko eta euskarazko kontaketen hasiera proposatuz. Hasiera horri bukaera eman beharko diote parte-hartzaileek. 16 urtetik gorakoei dago ekimena zuzenduta.

Laugarren edizio honetan honako hauek izango dira sariak: 1.500 euro irabazlearentzat, 500 euro bigarrenarentzat, accesita, eta lanak argitaratzea, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunarekin bat eginez.

Bi helburu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako 'Bizkaidatz-Istorioa jarraitzeko prest?' lehiaketak: bizkaitarren sormen ahalmena bultzatzea eta Liburutegien Nazioarteko Eguna (urriak 24) eta Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilak 23) ospatzea.