Itxi

Liburutegiak

Balio kalkulaezina duen bibliografia-funtsa eman diote EHUri

Erredakzioa

Erdi Aroko faksimile bilduma eta Ekialdeko Arteari buruzko lanak daude 5.000 liburutik gorako bilduma honetan.

EHUk jakitera eman duenez, Madrilen bizi den ezezagun batek bere bilduma pribatua eman dio Euskal Herriko Unibertsitateko liburutegiari. Pertsona horrek baldintza bakarra jarri du horretarako: bilduma ez banatzea eta edozeinek kontsultatu ahal izateko eskuragarri egotea.

5.000 liburutik gora biltzen duen bilduman, Erdi Aroko eta Errenazimentuko faksimileak eta Ekialdeko Arteari buruzko lanak daude, balio oso handikoak guztiak.

Unibertsitateak, bere esker ona erakusteko, ekitaldi bat egingo du ostegunean Gasteizko campusean.

Omenaldi honetan, bilduma eman duenak, Eugenio Ruiz Urrestarazuk (Arabako campuseko errektoreordea), Miguel Ángel Gutierrezek (EHUko ikerketa arloko errektoreordea) eta Carmen Guerrak (EHUko liburutegiko zuzendaria) parte hartuko dute.

Normal 0 21 EHUk jakitera eman duenez, Madrilen bizi den ezezagun batek bere bilduma pribatua eman dio Euskal Herriko Unibertsitateko liburutegiari. Pertsona horrek baldintza bakarra jarri du horretarako: bilduma ez banatzea eta edozeinek kontsultatu ahal izateko eskuragarri egotea.5.000 liburutik gora biltzen duen bilduman, Erdi Aroko eta Errenazimentuko faksimileak eta Ekialdeko Arteari buruzko lanak daude, balio oso handikoak guztiak.Unibertsitateak, bere esker ona erakusteko, ekitaldi bat egingo du ostegunean Gasteizko campusean.Omenaldi honetan, bilduma eman duenak, Eugenio Ruiz Urrestarazuk (Arabako campuseko errektoreordea), Miguel Ángel Gutierrezek (EHUko ikerketa arloko errektoreordea) eta Carmen Guerrak (EHUko liburutegiko zuzendaria) parte hartuko dute.