Euskadi Literatura saria
Jaurlaritza zain, Sarrionaindiaren aurka auzirik badagoen jakin arte
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalean idazlearen aurkako kausarik irekita dagoen jakiteko zain dago Jaurlaritza, Euskadi Literatura saria eman ahal izateko.
Eusko Jaurlaritza Auzitegi Nazionalaren zain dago, Joseba Sarrionandiak justiziarekin zorrik daukan jakiteko. Horren arabera emango diote Euskadi Literatura saria.
1985ean espetxetik ihes egitea lortu zuen idazleak irabazi du Euskadi Literatura saria euskarazko saiakeraren sailean. Asteazkenean, azaroaren 23an, egingo dute sari banaketa, Gasteizen.
Jaurlaritzak bihar egingo du Euskadi Literatura sarien banaketa eta justiziarekin zorrik duen jakin arte Sarrionaindiari dagokion 18.000 euroko diru-saria ez ematea erabaki du.
Gaur egindako bilera baten ostean Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak, baieztatu duenez, Auzitegi Nazionalean idazle bizkaitarrak bere aurkako kausarik daukan galdetu dute, eta horren arabera hartuko dute erabakia.
Ebatzi gabeko deliturik ez badauka saria eman egingo diotela gaineratu du, baina horrela ez bada diru-saria Auzitegi Nazionalak esaten dien kontu korrontean sartuko dutela jakinarazi du.