Itxi

Tusquets sariak

Fernando Aramburu: 'Euskal autoreek ez dute ETAri buruz idazten'

Erredakzioa

Idazle donostiarraren esanetan, ez dute horretaz idazten 'ez direlako aske', eta 'euskaraz idazten duten idazleek ehunka irakurle bakarrik dituzte', gaineratu du.

Fernando Aramburu idazlea. Argazkia: EFE

Nobela alorreko Tusquets saria Fernando Aramburuk irabazi du aurten. Alemanian bizi den idazle donostiarraren ustez, "deigarria bezain onargarria" da euskaraz idazten duten autoreek ia ez dutela ETAren indarkeriari buruz idatzi, eta horren zergatia eman du: "ez direlako aske" ez dutela egiten esan du.

Horren arabera, "Euskal Herrian bakarrik banatzen dituzte liburuak, ehunka irakurle bakarrik dituzte eta diru laguntzei esker argitaratzen dira. Bere iritzia emanez gero, amaitu da idazle horren literatura".

"Horien eleberriak irakurrita, bikainak direla konturatzen zara, baina Pragan, New Yorken edo Kongon, Bernardo Atxagaren azken lanean bezala, gertatzen dira", gaineratu du.

"Atxaga miretsi egiten dut, pertsona aparta da, baina ikur bilakatu da, eta bizirik dagoen idazle bati gerta dakiokeen okerrena hori da", esan du. Euskal literaturaz, berriz, "Atxaga bezalako idazleak azaldu arte ia ez zen existitzen" adierazi du.

Aramburuk Mexikoko Guadalajara hirian egiten ari diren Liburu Azokan esan ditu hitzok.