Itxi

3. edizioa

Poesialdia iritsi da Donostiara

N. V. | EITB Media

Leer en Castellano

Martxoaren 22 eta 26aren artean egingo dute Poesiaren Astea, hiriko hainbat espaziotan, eta Itxaro Borda, 'Ulu, ala, ele, Abere ba' ikuskizuna eta Luis Garcia Montero izango dira publikoaren gozagarri

Martxoaren 22tik 26ra egingo dute Poesialdia

Poesialdia Donostiako Poesia Astearen hirugarren edizioa martxoaren 22tik 26ra egingo dute, Donostiako hainbat espaziotan.

Aurtengo programazioa hilaren 22an abiatuko dute, 19:00etatik aurrera, Itxaro Bordarekin. Bere poesiaren giltzarri batzuk azaldu, eta hainbat poema errezitatuko ditu idazleak, Ernest Lluch kulturgunean.  

Biharamunean, hilaren 23an, Victoria Eugenia antzokiko Club aretoak “Ulu, ala, ele, Abere ba” Itziar Aranburuk eta Jon Ander Garciak palindromoetan oinarritutako ikuskizun poetikoa hartuko du, zeinetan Amorante (Iban Urizar) eta Okene Abrego musikariek parte hartzen duten. Gainera, hilaren 26an ere taularatuko dute.

Martxoaren 24an, Luis Garcia Monterok hitz egingo du Donostian, esperientziaren poesia delakoaren adierazle behienetakoa eta funtsezko ahotsa espainiar poesia garaikidean.