Sariak
Nafarroako liburu dendek "Basilisco" eta "Baginen" saritu dituzte
N. V. | EITB Media
Diego de Haro elkarteak 2020ko liburu onenak aukeratu ditu gaztelaniazko, euskarazko eta lan ilustratuen sailetan. Azken sail horretan, ‘Paisajes perdidos de la tierra’ azpimarratu dute.
Diego de Haro Nafarroako liburu denden elkarteak "Basilisco", "Baginen-Euskal Herriko Historia Emakumeen Bitartez" eta "Paisajes perdidos de la tierra" 2020ko liburu onenak izendatu ditu.
Jon Bilbaoren “Basilisco” liburua Impedimenta etxeak argitaratu du, eta “estilo bitxiari eta trama hipnotikoari” esker eman diote gaztelaniazko saileko saria.
Euskarazko atalean, "Baginen-Euskal Herriko Historia Emakumeen Bitartez" Cira Crespok idatzi eta Elena Ciordiak ilustratutako lana saritu dute, besteak beste, 50 emakumeri buruzko istorioak biltzeagatik eta bi egileen arteko “sinbiosia” dela eta, “emaitza interesgarria” ematen baitio. Gainera, liburu denden elkartearen hitzetan, “hutsune handia bete du, orain arte ikusgarritasunik izan ez duten gure historiako emakumeak ezagutarazten baititu”.
Lan ilustratuen sailean, “Paisajes perdidos de la tierra” Adina Bestarden liburua aukeratu dute, Zahori Ideas etxeak argitaratutakoa.
Sariak ekainaren 4an banatuko dituzte, Gazteluko plazan maiatzaren 28tik ekainaren 6ra egingo den liburu azokan.
Ekitaldi horretan, iazko sariak ere emango dituzte: "Desierto sonoro" (Valeria Luselli), "Aitaren etxea" (Karmele Jaio) eta "¡Viva las vacas!" (David Prudhomme eta Pascal Rabate).