Jaiotzaren mendeurrena
Martin Ugalderen obra digitalizatu eta Interneten kontsultagarri jarriko dute
N. V. | EITB Media
Gipuzkoar idazlearen jaiotzaren mendeurrenean, erakusketa bat eta hitzaldi ziklo bat ere egingo dituzte haren omenez.
100 urte dira aurten Martin Ugalde idazle eta kazetaria jaio zenetik, eta, besteak beste, erakusketa bat eta hitzaldi sorta bat programatu dituzte hori ospatzeko. Gainera, Ugalderen obra osoa digitalizatu, eta herritarren eskura jarriko dute webgune batean.
Ugalde ipuingile, eleberrigile eta egunkariaren sortzaileetako baten (Andoain, 1921) obraren zati handi bat Jakin Fundazioak digitalizatu zuen bere garaian, baina aurten osatu eta ordenatu egingo dute informazioa, Martin Ugalde kultur parkeak ohar batean azaldu duenez, interesa duen orok webgune batean kontsulta ahal izan dezan.
Guztira, gipuzkoar idazlearen 47 liburu, 50 liburu zati eta 1.500 artikulu bilduko dituzte.